2025/07/02ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN SEKTOREAREN ESTATISTIKA - IKT. 2023
Euskal AEko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektoreko negozio-zifra % 7,8 hazi zen 2023an
Sektore hori Euskal AEko ekonomiaren balio erantsiaren eta enpleguaren % 2,4 da
Eustaten datuen arabera, 2023an Euskal AEko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektorearen negozio-zifra 5.307 milioi eurokoa izan zen; hau da, % 7,8 igo zen aurreko urtearen aldean.
Bestalde, 2023an 2.852 enpresek osatu dute IKTen sektorea eta 27.754 lanpostu sortu dituzte; Euskal AEko ekonomia osoaren % 1,9 eta % 2,4, hurrenez hurren. Era berean, IKTen sektoreko enpresek sortutako 2.017 milioi euroko balio erantsia guztizkoaren % 2,4 izan da.
Aurreko urtearen aldean (2022), gora egin dute bai enpresa-kopuruak (% 1,3), bai enplegu okupatuak (% 4,2). 2010. urteaz geroztik (urte hori da eskuragarri dagoen serie historikoko lehen urtea), IKTen sektoreko enpresen kopurua % 36,4 hazi da eta lanpostu kopurua, berriz, % 24,9. Ekonomia osoarekiko pisu erlatiboak, ordea, ez du aldaketa esanguratsurik izan. 2010ean IKTen sektorea Euskal AEko ekonomia osoaren BPGaren % 2,7 zen eta 2023an, aldiz, % 2,4. Enpleguari dagokionez, 2010ean enpleguaren pisua % 2,1ekoa izan zen, 2023an baino hiru hamarren gutxiago (% 2,4).
Euskal AEn IKT sektoreko magnitude nagusiak lurraldeka eta jarduera ekonomikoaren arabera. 2023
| |
Enpresak (1) |
Lanpostuak |
Negozio kopurua (2) |
Balio erantsi gordina cf (2) |
| IKT sektorea, guztira |
2.852 |
27.754 |
5.307.153 |
2.017.243 |
| Lurralde historikoa |
|
|
|
|
| Araba/Álava |
376 |
3.240 |
581.339 |
195.523 |
| Bizkaia |
1.704 |
16.508 |
3.417.127 |
1.314.273 |
| Gipuzkoa |
865 |
8.006 |
1.308.687 |
507.447 |
| |
| IKT manufaktura-industria |
82 |
5.380 |
883.804 |
289.073 |
| Merkataritza eta IKT zerbitzuak |
2.770 |
22.374 |
4.423.349 |
1.728.170 |
(1)Baliteke enpresa-kopuruaren lurralde-batura ez etortzea guztizko kopuruarekin
Jarduera duten lurralde historiko bakoitzean behin zenbatu dira, eta EAE osoan behin bakarrik.
(2)Mila euro
Data 2025eko Uztailaren 2a
Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien IKT sektorearen estatistika
IKTen sektoreko enpresek sektore guztiak kontuan hartuta baino I+G+B jarduera gehiago egiten dituzte
IKTen sektorea Euskal AEko enpresa guztien % 1,9 baino ez da. Hala ere, I+G egiten duten enpresen % 14,9 biltzen du eta, 138,9 milioi eurorekin, enpresa-sektorearen barneko I+Gko gastu osoaren % 9,0 hartzen du.
Gainera, sektore guztiak kontuan hartuta, barneko I+G jarduerak enpresen % 1,0k bakarrik egiten ditu; IKTen sektoreko enpresetan, berriz, ehuneko hori % 8,0ra iristen da.
2023an, sektore horretan I+Gean 1.931 pertsonak egin zuten lan "dedikazio osoko baliokidetzan" eta horien artean % 24,4 (471) emakumeak izan ziren. IKTen sektorean I+Gean lan egiten duten 1.931 pertsona horiek I+Gean lan egiten duten enpresen sektoreko langileen % 11,7 hartzen dute. I+Geko langile guztiekin alderatuz gero, % 8,3 dira.
Berrikuntzari dagokionez, I+Gean gertatzen den bezala, alde nabarmenak daude sektore guztien eta IKTen sektorearen artean. Hala, 2023an, IKTen sektoreko 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 58,3 berritzaileak izan ziren, sektore guztien kasuan, aldiz, % 38,4.
Berrikuntza-jardueretan egindako gastuari dagokionez, IKT establezimenduek 438,9 milioi euro bideratu zituzten, sektore guztien gastuaren % 12,3. Gastu horretatik, 370,2 milioi 10 langile edo gehiagoko establezimenduei dagozkie, hau da, tamaina horretako enpresek gastatutako guztiaren % 11,8.
Euskal AEn IKT sektoreko Berrikuntzaren garrantzia eta I+Gko intentsitatea, lurralde historikoaren, jarduera ekonomikoaren eta enplegu-geruzen arabera (%). 2023
| |
Guztira |
10 langile edo gehiago |
| |
Berrikuntza maila (1) |
Barruko I+G maila (2) |
Berrikuntza maila (1) |
Barruko I+G maila (2) |
| SEKTOREAK, GUZTIRA |
1,67 |
0,94 |
2,27 |
1,36 |
| IKT sektorea, guztira |
5,79 |
1,66 |
6,79 |
2,09 |
| Lurralde historikoa |
|
|
|
|
| Araba/Álava |
5,31 |
1,57 |
5,45 |
1,63 |
| Bizkaia |
6,94 |
1,31 |
8,14 |
1,68 |
| Gipuzkoa |
3,37 |
2,50 |
4,20 |
3,49 |
| |
| IKT manufaktura-industria |
6,78 |
3,71 |
6,87 |
3,73 |
| Merkataritza eta IKT zerbitzuak |
5,61 |
1,29 |
6,76 |
1,67 |
(1)Berrikuntzaren garrantzia: (berrikuntzako gastuak/negozioen kopurua)*100
(2)Barruko I+Garen garrantzia: (barruko I+G gastuak/negozioen kopurua)*100
Data 2025eko Uztailaren 2a
Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien IKT sektorearen estatistika
IKTen sektoreak, gastura bideratzen dituen zifrek adierazten duten bezala, eta sektoreen guztizkoarekin alderatuta, negozio-zifrarekiko baliabide gehiago ere bideratu zituen l+G+Bra, bai berrikuntzarako bai barneko I+Gerako (berrikuntzako eta barneko I+Geko intentsitate-ratioak). Zehazki, berrikuntzaren intentsitatea % 5,8koa izan da sektore horretan eta % 1,7koa, berriz, sektore ekonomiko guztietan. Barneko I+Gren kasuan, ratioa % 1,7koa da IKTen sektorean eta % 0,9koa guztizkoan.
Merkataritza elektronikoa sektore guztietan baino orokortuago dago IKTen sektorean
IKT teknologien erabilera oso hedatuta dago sektore honetako enpresetan eta Internet enpresen % 99,7ra iristen da; sektore guztietan, berriz, enpresen % 96,0ra. Era berean, IKTen sektorean enpresen % 74,5ek dauka webgunea eta sektore guztietan, aldiz, % 59,7k.
Merkataritza elektronikoa ere gainerako sektoreetan baino garatuago dago. IKTen sektorean bide horren bidez erosi zuten establezimenduak % 72,1 izan ziren eta salmentak egin zituztenak % 14,4. Sektore guztietan, aldiz, % 26,3 eta % 8,8 izan ziren, hurrenez hurren.
Horren ondorioz, 2023an IKT establezimenduen % 73,7k merkataritza elektronikoa zuen eta sektore guztietan % 29,2k.
Azkenik, IKTen sektoreak ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua: esportazioak 440,3 milioi euro izan ziren (32.750,4 milioi izan ziren guztira) eta inportazioak 606,7 milioi euro (26.944,2 milioi inportazio guztira); hau da, % 1,3 eta % 2,3, hurrenez hurren.
Truke horietarako eta esportazioetarako gehien erabiltzen diren produktuen artean honako hauek nabarmentzen dira: IKTen beste produktu batzuk (% 39,3), Osagai elektronikoak (% 37,6) eta Telekomunikazio-ekipoak (% 10,6). Inportazioetan: Osagai elektronikoak (% 36,6), IKTen beste produktu batzuk (% 33,4) eta Telekomunikazio-ekipoak (% 12,5).
Laburbilduz, 2023an, Euskal AEko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektorearen negozio-zifra % 7,8 hazi zen eta 5.307 milioi eurora iritsi zen. Sektore horrek % 2,4ko ekarpena egiten dio euskal ekonomiaren balio erantsiari eta enpleguari.
Gainera, Euskal AEko enpresa guztien % 1,9 bakarrik izanik, I+Geko jarduerak dituzten enpresen % 14,9 biltzen du, barneko I+Gko gastu osoaren % 9,0 gauzatzen du eta berrikuntza-jardueretan egiten duen gastua, sektore guztien gastuaren % 12,3 da.
IKTen eta merkataritza elektronikoaren erabilera hedatuago dago beste sektore batzuetan baino, bereziki webgunea edukitzean (sektore horretan % 74,5ek du webgunea eta sektore guztietan % 59,7k).
Azkenik, kanpo-merkataritzan eragin mugatua badu ere, esportazioak (440,3 milioi) eta inportazioak (606,7 milioi) IKT produktuetan, osagai elektronikoetan eta telekomunikazio-ekipoetan oinarritzen dira.
Ohar metodologikoa:
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenarekin, ekoizpenarekin, merkaturatzearekin eta erabilera intentsiboarekin lotutako jarduera nagusia duten manufaktura-industriek eta zerbitzu-industriek osatzen dute IKT sektorea, eta, ezaugarri gisa, berrikuntzan, aurrerapen teknologikoan eta produktibitatean tasa handiak ditu; beraz, eragin handia du jarduera ekonomikoan. Eustaten webgunea. Metodologia-fitxa: IKTen sektorea
.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62